Quantcast
Channel: Haur Hezkuntzarako Jarduerak
Viewing all 1259 articles
Browse latest View live

NEGUKO AHOZKO ADIERAZPENA kartelak

$
0
0
Hamar marrazki desberdinak negua azaltzeko dira kartel hauek.

Banan banan aterako ditugu kartelak eta asanbladan umeek beraien esperientziak eta ezagutzak, baita ikusten dutena ere, kontatuko dituzte denon artean.

Ahozko adierazpena, neguko hiztegia, emozioak, egoerak eta milaka gauza izango ditugu eskuan lengoaia aberasteko.

Irudiak jaisteko sakatu gainean

ETXERA GOAZ!!!! emozioak lantzen

$
0
0
Astean behin edo bitan, etxera joateko azken momentutan umeei "NOLA SENTITZEN ZARA?" galdetzen diete.

Ez da bakarrik inportantea eskolan sartzen den momentua, baizik eta joaten diren momentua ere. Horregatik, eta segun eta zer esaten duten, errotuladore beltzez margotzen dizkiet aurpegi pozik edo triste atzamarretan.

Gehien bat aurpegi irrifartsuak margotzen ditut. Hori da etxera eramaten dudan SARIA. 

Nire proposamena da hori, atzamarretan aurpegi politak margotzea. Eta orain E T X E R A!!!!!!!!!!!

Egin eta... esango didazue.

IGURTZIRIK BI ESKUAK abestia

TXORIA ETA PINUA ipuina

$
0
0
Oso ezaguna da ipuin hau. Eskola guztietan ale bat, gutxienez, izango dugulakoan nago.

Negua kontatzen dut eta beti izugarri arrakasta lortu du, horregatik hemen duzue aurkezpen moduan.

Dibertitzera!!!!!


Aurkezpena jaisteko sakatu irudiaren gainean

KLIKA- KORRIKA 2019

$
0
0
Aurtengo Korrikaren abestia oso zaila da txikientzat, letra luzea, azkarra... Trebetasun handia izan behar da abesti osoa jarraitzeko, horregatik LHko ikasleentzat uzti dugu. Dena den, prestatu behar dugu dantza eta soinua ikasi pixka bat, ez da?

Txikiek KLIKA esan dezakegu oso gogor eta eskola festan eta korrikan parte hartuko dugunez, hemen duzue 



Web orri osoa ikusteko...

Sakatu irudiaren gainean

KOLORE FESTARA abestia

URTAROKO DESBERDINTASUNAK jolasa

$
0
0
Inprimatu, moztu, eta segun eta non egon behar den, txartelak kokatu behar dira dagokien lekuan.

Jolas hau indibidualki edota kolektiboki egin dezakegu.

Asanbladan, adibidez, jarduera asko egiten ditzakegu (komentatu, galdetu, non kokatu...).


Irudiak jaisteko sakatu gainean

URTAROKO ESKULANAK

$
0
0
Urtaro guztiak ikusteko aldi berean ez dago hoberik.

Eskulan hauek haziekin,  tutuekin eta kotoiarekin egiten dira.

Errazak eta oso adierazgarriak.

Irudiak hobeto ikusteko sakatu gainean

HORRELAKOA NAIZ koadernotxoak

$
0
0
Irakasleok eta gurasoek Haur Hezkuntzako umeak nolakoak diren soberan dakigu, baina noizean behin gogoraraztea komeni zaigu.

Agian iraileko gauza delakoan zaudete, baina, nire ustez, gurosoei pasa beharko dizkiegu horrelako koaderniloak erdi kurtsoan ere, badaezpada.

Dena den, ez baduzue orain banatu, gorde eta kurtso hasieran...

Noski, hauek eskola batekoak dira, gureak moldatu behar ditugu, baina oinarriz hartuta...

2 URTEKOA

3 URTEKOA

4 URTEKOA

5 URTEKOA

MOZKETA IKASTEN ETA TREBATZEN eskulanak

$
0
0
Izugarri politak geratuko zaizkigu irudi hauek moztu ondoren.

Lehenengo pausoa margotu, gero moztu eta azkenean kirkurtu guraizez.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

MULTZOEKIN JOLASTUZ bloke logikoak

$
0
0
Zinta itsaskorrarekin irudi geometrikoak lurrean eginda, bloke logikoak behar den lekuan kokatuko ditugu, eta multzoen teoria ikasten hasiko gara.

Aurrerakoan taulak eta ezaugarriak etorriko dira, baina orain, eta lehen pauso moduan, honekin konformatu behar.


ETXEKO GELAK ETA ELEMENTUAK ELKARTUZ jolasa

$
0
0
Etxeko geletako elementuak bere lekuan jarri behar dira.

ARASAAC marrazki hauekin umeek desberdinduko dituzte logela, egongela, bainugela eta sukaldea, eta, noski, hauetan dagoen eguneroko tresneria.

Jolasa oso aproposa da etxeko gaia lantzen dugunerako.

Jolasa egin dezakegu banaka edo guztion artean.

Jolasa jaisteko sakatu irudiaren gainean

ALDAPEKO abestia

3 ZENBAKI MOTA. jolasa

$
0
0
Kopuruak mota desberdinetan adierazten dira. 

Jolas honetan 3 kopuru mota erabiliko ditugu: hatzak, puntuak eta zenbakiak.

Umeek bildu behar dituzte hirurak karteltxo batean.

Zenbaki guztiak jaisteko sakatu alboko irudian, koloretako oinarriak jaisteko sakatu bakoitzaren gainean.

Plastifikatu, txartelak moztu eta matematikako txokoan primeran egongo dira.





Irudiak jaisteko sakatu gainean

UDABERRIAREN MAITAGARRIA ipuina


MARGARITA, PITA, PITA olerkia

TXORI TXIKI BAT abestia

LETRA SCRIPT-EN BINGOA jolasa

$
0
0
Script letrak ondo finkatzeko ezinbestekoa da bingora jolastea.

Hemen uzten ditut txartelak jolasteko.




Txartelak jaisteko sakatu gainean

UDABERRIKO ESKULANAK

DONA, DONA, KATONA zozketa

Viewing all 1259 articles
Browse latest View live